XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoaren benetako agerpena Jesukristoren gurutzea da kristauontzat, nahiz eta gurutze hori gaur ere oraindik erorbide izan ezaugarri eske dabiltzan judutar guztientzat, eta zorakeria, jakinduri bila dabiltzan greziarrentzat.

Guk oraindik ere Jesukristo gurutziltzatua predikatzen jarraitzen dugu, uste osoa daukagulako Beronengan aurkituko dugula " Jaungoikoaren indarra eta Jaungoikoaren jakinduria ", eta sinesturik gaudelako " Jaungoikoaren zorakeria gizon-emakumeak baino jakintsuagoa dela, eta Jaungoikoaren ahuleria, gizon-emakumeak baino indartsuagoa " (1 Kor 22-25).

Jainko gurutziltzatua esateak egiazko iraultza esan nahi du, eta galdekizun sakonak egitera behartzen gaitu, guk dauzkagun Jainko irudi guztiei buruz.

Gurutziltzatuak ez dauka guk jainkotasunari jarri ohi diogun aurpegirik.

Gurutzean ez dago edertasunik, nagusitasunik, indarrik, jakinduriarik, jauntasunik.

Gurutzearen aurrean itzali egiten da guk Jainkoagan daukagun fede guztia, edo bestela zabaldu egiten da fede hori, Jainkoaren misterioa era berri eta harrigarri batetan ulertzera.